Gizartea -

Istripua

80 urteko emakume bat larri zauritu da Lodosan, auto batek harrapatuta

Ibilgailua atzera-martxan zihoala gertatu da ezbeharra. Adineko emakumea ospitalera eraman dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek 80 urteko emakume bat harrapatu du Lodosan, atzera-martxan zihoala. Adineko emakumea larri zauritu da.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, istripua 13:15 inguruan jazo da, Hilarion Eslava eta Santos Martires kaleen bidegurutzean.

Emakumea Lizarrako Ospitalera eraman dute. Hankan eta sorbaldan ditu zauriak. Gidariari alkoholemia froga egin diote eta negatibo eman du.

Tuterako Foruzaingoak hartu du istripua nola gertatu den argitzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Lodosa albisteak Eguneko albisteak Adinekoak