Gizartea -

XXVI. edizioa

EHUko Uda Ikastaroen 2017ko edizioa, abian

Carmen Agoues zuzendariak esan du Uda Ikastaroen helburua "gogoeta sustatzea" dela, besteak beste.

Antonio Caño El Paisen zuzendaria. Argazkia: Efe
Antonio Caño El Paisen zuzendaria. Argazkia: Efe
Antonio Caño El Paisen zuzendaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur inauguratu dute EHUren Uda Ikastaroen XXVI. edizioa, eta helburu gisa "gogoeta" eta "ikasteko gogoa sustatzea" jarri dute, besteak beste.

Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu du inaugurazioko ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin, Eneko Goia Donostiako alkatearekin, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin, Rafael Pardo BBVA fundazioko zuzendariarekin, Carmen Agoues ikastaroen zuzendariarekin eta Nekane Balluerka unibertsitateko errektorearekin batera.

Carmen Agouesek esan du Uda Ikastaroek "gogoeta sustatu" nahi dutela, "gure gizarteak ezagutu behar dituen oinarrizko gaiak jorratzeko eta irtenbideak bilatzeko prozesuan laguntzeko". "Ezagutza eman nahi dugu zalantza ozeano honetan, eta inspiratu eta ikasteko gogoaren sua piztu", gaineratu du.

Bestalde, lehendakariak esan du EAEn "egonkortasun unea" bizi dela, eta "2020ari anbizio handiagoarekin" begiratzen diola. Hala, "Giza Garapen Iraunkorraren eredurantz aurrera egiteko" garaia dela azpimarratu du, "etorkizunari begira oinarrizko printzipioak etikoa eta adostasunekoa" direla gaineratu aurretik.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietakoa ere bertan izan dira, eta Antonio Caño El Paisen zuzendariaren hitzaldiaren lekuko izan dira.

Cañok esan du uda ikastaroek "bikaintasuna lortzeko euskal unibertsitateak duen erronkari" erantzuten diela.

Bestalde, Gipuzkoako ahaldun nagusiak uda ikastaroek ezagutza mailan duten garrantzia eta duen izaera "irekia eta parte-hartzailea" azpimarratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Urkullu azken albisteak EHU berriak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Udako azken ordukoa