Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Aske utzi dute Donostiako ustezko sexu-erasotzailea

Neska gazte bat etxeko atarian sartu zenean gizona oldartu egin zitzaion, eutsi eta bultzaka eraman zuen arropa kendu nahian. Emakumeak ihes egitea lortu zuen, eta gizona segituan atxilotu zuten.

Donostiak asteburuan izandako sexu-erasoaren saiakera gaitzetsi du

0:26

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako epaitegi batek aske utzi du 22 urteko gizonezko bat, aurreko larunbatean hirian sexu-eraso saiakera bat leporatuta atxilotu ostean.

Larunbateko goizaldean izan zen sexu-erasoa, hiriko Parte Zaharreko etxe batean. Neska gazte bat eteko atarian sartu zen, eta atzetik zeraman gizona sartu zen berekin batera eta oldartu egin zitzaion.

Erasotzaileak emakumea heldu eta paretaren kontra eraman zuen, arropa kentzeko asmoz. Gazteak, hala ere, erasotik ihes egitea lortu zuen eta laguntza eskatu zuen oihuka. Orduan, erasotzaileak alde egin zuen. Emakumeak segituan deitu zion Ertzaintzari, eta agenteek minutu gutxira atxilotu zuten gizona, erasoa gertatu zen lekutik gertu.

Gaur goizean, auzia daraman epaileak libre utzi du ustezko sexu-erasotzailea.

 

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea Albisteak