Gizartea -

Alokairuzko etxeak

55 euroan alokatzeko etxebizitzak eskaini dizkie Bilboko Udalak ikasleei

Trukean, Bilboko auzoetako komunitate proiektuetan parte hartu behar dute gazteek.

Bilboko Udala.
Bilboko Udala.
Bilboko Udala.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustuko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko masterretako 55 ikaslek hartuko dute parte 'Gazte Solidarioak' ekimenean.

Ikasle horiek 55 euroan alokatu ahalko dituzte Bilboko Udalaren jabetzako etxebizitzak, baina trukean auzoetako komunitate proiektuetan parte hartu beharko dute.

Ekimenaren zazpigarren edizioa gaur aurkeztu du Goyo Zurro Bilboko Etxebizitza zinegotziak, Otxarkoagako Auzo Etxean. Hain zuzen ere, Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean daude Udalak ikasleen eskura jarri dituen hogei etxebizitzak.

"Trukean, auzoetako egunerokoan inplikatzeko eskatzen diegu, bizikidetza ohiturak eta baloreak zabaltzeko", adierazi du Zurrok.

Etxeak sukaldearekin eta altzariekin hornituta daude. 55 euroko alokairu sinbolikoa ordaindu beharko du ikasle bakoitzak eta argindarraren eta uraren gastuei aurre egin beharko diete.

Ekimenean parte hartuko duten ikasleek, batez bete, 26 urte dituzte eta % 44 atzerritarrak dira.

Guztira, 55 ikasle dira, 45ek EHUn ikasten dute eta gainerako 10ek Deustun.

Abian jarri zenetik, 260 ikaslek hartu dute ‘Gazte Solidarioak’ programan. Datorren ikasturtean Mondragon Unibertsitateak ere bat egingo du egitasmoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Deustuko Unibertsitatea argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa