Gizartea -

Ministerioa eta erkidegoak

C Hepatitisaren aurkako tratamendua unibertsal egitea adostu dute

Hala eta guztiz ere, erkidegoek ez dute lortu finantziazio zehatza adostea.

C Hepatitisdun gaixoen elkartearen protesta. Argazkia: Efe
C Hepatitisdun gaixoen elkartearen protesta. Argazkia: Efe
C Hepatitisdun gaixoen elkartearen protesta. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dolors Montserrat Espainiako Osasun ministroak eta sektoreko erkidegoetako ordezkariek C hepatitisaren aurkako plana zabaltzea adostu dute gaur, eta tratamendua gaixo guztientzat izango da aurrerantzean. Dena dela, ez dute finantziazio zehatzik adostu, erkidegoek eskatu arren.

Ministroak erkidegoetako ordezkariekin izan duen lehenengo bilera izan da, eta aurrekoa duela urtebete baino gehiago izan zen, Alfonso Alonso ministro zenean.

Gaur hamar ordu baino gehiago bilduta egon ostean, Montserratek prentsaurrekoan eman du akordioaren berri, eta azpimarratu du ezin dela "sendagai bakoitzeko finantziazio zehatza sortu", baina kontseilu monografikoa antolatuko du sendagaien finantziazioaren inguruan.

"Sendagai guztietan iraunkortasuna eta prezioak jaistea dugu helburu", eta C hepatitisaren kasuan "duela hamar urteko preziora jaitsi da", gaineratu du.

Gaixo bakoitzaren tratamenduak 10.000 euro inguruko kostua du, eta zain dauden gaixoak artatzeak 600 milioi euroko inbertsioa suposatuko luke 2020 arte.

Plangintza berrituta, fibrosi maila guztietara zabalduko da tratamendua, eta bi sendagai berri gehituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Medikuntza albisteak Botikak albisteak