Gizartea -

Antiguako auzia

18 eta 20 urteko kartzela-zigorrak eskatu dituzte Julenen aitarentzat

Fiskalaren eta akusazio partikularraren arabera, aitak semea hil zuen eta ondoren ihesean joan zen. Defentsak, berriz, umea ezbehar baten ondorioz hil zela dio.

Hiru asteko iraupena izan du epaiketak. Argazkia: EFE
Hiru asteko iraupena izan du epaiketak. Argazkia: EFE
Hiru asteko iraupena izan du epaiketak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antiguako kasuaren epaiketan, fiskalak eta akusazio partikularrak 18 eta 20 urte arteko espetxe-zigor eskaerak berretsi dituzte Julenen aitaren kontra; defentsak, berriz, akusatuan absoluzioa galdegin du.

Gertakariak 2011ko abenduaren 1ean jazo  ziren. 13 urteko mutikoa hilda topatu zuten, gurasoek  Antiguan alokatuta zuten etxebizitza batean. Fiskalak eta akusazio partikularrak aitak hil zuela esaten dute; defentsak, berriz, istripu larri baten ondorioz hil zela dio.

Epaiketak ia hiru asteko iraupena izan du. Aldeek bihar utziko dituzte epaimahaiaren esku ondorioen txostenak. Hiru dira hipotesiak: aitak semea hil zuela, bikotekideari min egiteko (banatzeko prozesuan zeuden); istripua izan zela; edo mutikoak bere burua beste egin zuela labana bularrean sartuta.

Jorge Bermudez fiskalak eta Iñigo Iruin akusazio partikularraren abokatuak uste dute aitak hil zuela semea eta ondoren etxetik ihesean joan zela.

Miguel Castells defentsako abokatuaren arabera, berriz, akusatuak semea sastakadaz hilda aurkitu zuen eta gertakari horrek eragin zion ‘shock’aren ondorioz etxetik joan zen eta zazpi egunez Igeldotik noraezean ibili zen, bere burua entregatu zuen arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Epaiketak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa