Gizartea -

Zentral nuklearra

Garoñako isuri erradioaktiboa ez zen kanpora iritsi, CSNren arabera

Inor sartu ezin den eremu batean izan omen zen isuria, eta "zentraletik kanpo ez zen inolako kutsatzerik izan", Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren esanetan.

Garoñako zentral nklearra. Argazkia: EITB
Garoñako zentral nklearra. Argazkia: EITB
Garoñako zentral nklearra. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) adierazi du bazekiela Garoñan ekainaren 20an zesio isuri erradioaktiboa izan zela, zentralaren barruan gertatu zela, kontrolpean zuten eremu batean, eta dagoeneko garbitu dutela.

CNSk horixe azaldu du Juan Lopez de Uralde Unidos Podemosen diputatuak Kongresuan egindako galderaren harira. Lopez de Uralde ekologistak galdetu du ea Gobernuak bazue gertakariaren berri, "dirudienez" ez diotelako jakinarazi CSNri, eta gertatutakoa ikertzeko asmorik ba ote duen ere galdetu dio.

Galdera horren aurrean, CSNko iturrietatik azaldu dute zesio erradioaktibo kutsadura hondakin bidoietan aurkitu zutela eta "hasieratik" izan zutela horren berri Garoñako ikuskatzailearen bitartez.

Gainera, inor sartu ezin den eremu batean izan omen zen isuria, eta ez zen "kanpoaldea kutsatu".

Azkenik, zehaztu du horrelako istripuak ez zaizkiola CSNri berehala jakinarazi behar, eta informazioa emateko "prozesua" bete beharra dagoela. Hala, Interneten argitaratzen duten gertakarien laburpenean agertuko omen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Albisteak Garoñako zentral nuklearra Kutsadura