Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia astelehenera eta asteartera luzatu dute EAEn, euriteengatik

Bestalde, alerta laranja ezarri dute Nafarroan, zaparrada handiez gain ekaitza ere espero baita.

Abisu horia ezarriko dute igande honetan EAEn, euriteengatik. Artxiboko argazkia
Abisu horia ezarriko dute igande honetan EAEn, euriteengatik. Artxiboko argazkia: EiTB
Abisu horia ezarriko dute igande honetan EAEn, euriteengatik. Artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia astelehenera eta astearteara luzatu du zenbait lekutan prezipitazio handiak espero baitira. Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, zaparrada ertainak eta trumoitsuak espero dira eguerdiko ordu bietatik arratsaldeko zortzietara.

Bihar eguerdiko hamabietan ezarriko dute abisua, eta arratsaldeko zortziak arte luzatuko da.

Nafarroan, alerta laranjan ekaitza dela eta

Bestalde, Nafarroan alerta laranja ezarri dute, zaparrada handiak ez ezik, ekaitzak ere izatea espero baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostiako azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba EAE Eguraldia Donostia Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa