Gizartea -

Trafikoa

Sei zauritu Getarian, bat larri, motor baten eta auto baten arteko talkan

Istripua N-634 errepidean jazo da, eta motorraren gidaria larri zauritu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozale bat larri zauritu da eta beste bost pertsona arin zauritu dira Getarian, moto batek eta auto batek aurrez aurre talka eginda.

Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, Getaria eta Zarautz lotzen duen N-634 errepidean jazo da istripua, 12:45 aldera.

Ezbeharraren ondorioz, motorraren gidaria (39 urteko gizonezkoa) larri zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Gainerako zaurituak (20, 51, 63, 68 eta 80 urtekoak) Zarauzko osasun etxera eraman dituzte artatzera, zauri arinak baitzituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea bideoak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Getariako albisteak