Gizartea -

ISTRIPUA

Emakume bat zauritu da Igorren, auto baten eta kamioi baten arteko talkan

Emakumea autoaren barruan geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute gaur goizean N-240 errepidean, Igorre (Bizkaia) parean, eta autoaren gidaria (28 urteko emakume bat) zauritu egin da.

Ezbeharra 07:00ak jo orduko jazo da, eta horren ondorioz, ibilgailuen joan-etorria eten behar izan dute N-240 errepidean, bi noranzkoetan.

Ibilgailu bien artean izandako talkaren eraginez, autoaren gidaria bertan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute burdina artetik. Ondoren, ospitalera eraman dute, anbulantzia medikalizatu batean.

Errepidea 10:00ak aldera ireki ahal izan dute, baina zirkulazioa txandaka bideratuta; izan ere, autoa errepidetik ordu horretarako atera badute ere, kamioiak bertan jarraitzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Gaurko azken orduko albistea Igorre azken ordokua