Gizartea -

Kontziliazioa

Gizonen % 25ek uste dute aitatasun baimena eskatzea 'kaltegarria' dela

Kopuru hori hazi egin da azken urteetan eta 2016an goia jo zuen, Eustatek egindako inkesta baten arabera.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanean ari diren lau gizonetatik batek uste dute aitatasun baimena eskatzea "oso kaltegarria" dela beren ibilbide profesionalerako. Kopuru hori azken sei urteetako handiena da, Eustatek Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruz egindako inkestaren arabera.

Gizon okupatuen % 25,6k uste dute aitatasun baimenak "kalte handia" ekar diezaiekeela beren ibilbide profesionalari. Portzentaje hori hazi egin da azken urteetan eta 2016an goia jo zuen, 2010ean baino hamar puntu gehiago. Hala ere, inkestan parte hartu duten gizonen % 8,4k iritzi diote aitatasuna kaltegarria litzatekeela beren sustapen aukeretarako eta emakumeen kasuan, berriz, %17,6k dute iritzi hori.

Eszedentzia edo lanaldi murrizketa eskatzeak sustapen profesionalari kalte egingo dion beldurra zertxobait handiagoa da gizonengan (%36,1) emakumeengan (%33,9) baino. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten hamar pertsonatik ia hiruk diote oso zaila dela lana eta menpekoen zaintza (% 29,3) eta lana eta haurren zaintza (% 30,4) uztartzea. Okupatuen %26,5ek diote lana eta jarduera pertsonalak bateratzea oso zaila dela.

Lana eta seme-alaben zaintza uztartzeko dituzten zailtasunez galdetuta, gizonen % 66,6k eta emakumeen % 57,3k adierazi dute zail samarra edo oso zaila dela. Etxetik kanpo lanean ari diren emakumeek 4,7 ordu igarotzen dituzte egunean 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak zaintzen; gizonek, 3,3 ordu.

Mendeko pertsonen zainketari dagokionez, etxetik kanpo lan egiten duten emakumeek 2,7 ordu igarotzen dituzte horiek zaintzen; gizonezko, 1,1 ordu. Emakume okupatuen %51,3k lan ordainduaz gain 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzte egunean adin txikikoak zaintzen; bost emakume okupatutatik batek berdin mendekoekin. Gizon okupatuen %39,5ek bi ordu edo gutxiago pasatzen dituzte seme-alabak zaintzen. 2010eko datuen aldean, seme-alabak zaintzen 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzten emakumeen portzentajea mantendu egin da; gizonena haziz doa eta 2016an goia jo zuen (% 23,1).

Etxeko lanen banaketaren alorrean ez dago parekotasunik gizon eta emakumeen artean: hamar gizonetatik bederatzik bi ordu edo gutxiago eskaintzen dizkiote; emakumeen % 27,7k hiru ordu edo gehiago.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Umeak Gurasoak albisteak