Gizartea -

Nazioarteko eguna

Ekitaldi eta mobilizazio ugari LGTBI kolektiboaren eskubideen alde

Hego Euskal Herriko hiriburuetan gaur izan dira mobilizazio nagusiak, eta Baionan larunbaterako utzi dute.

LGTBI kolektiboak manifestazioa egin du Bilbon

1:01

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainak 28, Sexu Askapenaren nazioarteko eguna, da gaur, eta LGTBI kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko ekitaldi eta mobilizazioak egin dira iluntzean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Erakundeek ere adierazpen ugari egin dituzte LGTBI kolektiboaren eskubideen alde: ortzadar bandera zintzilikatu dute zenbait udaletxeetan? Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak gizarteari dei egin dio gorroto delituak salatzera. Baina hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen dute kolektiboek.

Iruñean 19:00etan abiatu da autobus geltoki zaharretik manifestazioa, frankismo garaian harreman homosexualentzako gordelekua izan zen lekutik, hain zuzen ere.

Donostian eta Bilbon 19:30ean egin dituzte mobilizazioak, Bulebarretik eta Moyua plazatik abiatuta, eta Gasteizen, 20:00etan, Andramari Zuriaren Plazatik.

Baionan, berriz, larunbatean deitu dute mobilizazioa.

 

Pamplona recuerda a los gays que sufrieron la represión de la dictadura
Pamplona recuerda a los gays que sufrieron la represión de la dictadura
Pamplona recuerda a los gays que sufrieron la represión de la dictadura

 

EHGAMen 40, urteurrena

Sexu askapen eta identitate aniztasunaren alde lanean 40 urte bete ditu EHGAM kolektiboak. Festatik haratago, azpimarratu dute 40 urte eta gero LGTBI kolektiboarekiko errespetuak hobera egin badu ere, oraindik badagoela zer hobetu.

Urtero bezala, urrezko hirukia eta trapuzko espartina banatu dituzte. Urrezko hirukia Chrysalisentzat izan da ?Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak? kanpaina ausartarengatik. Trapuzko espartina, aldiz, Hazte Oir elkartearentzat, transexualen kontrako gorroto mezuak zabaltzeagatik.

 

EHGAM mugimenduak Chrysallis elkarteari eman dio Urrezko Hirukia saria
EHGAM mugimenduak Chrysallis elkarteari eman dio Urrezko Hirukia saria
EHGAM mugimenduak Chrysallis elkarteari eman dio Urrezko Hirukia saria

1:01

 

Europa

Europar Batasunean sexu bereko bikoteen ezkontza hamaika estatutan baino ez dago onartuta, erdia baino gutxiago, beraz. Kolektibo horretako kideen % 47k aitortu du baztertua sentitu dela noiz edo noiz.

Legea aldatzeko ahaleginari ekin dion azken herrialdea Alemania da. Aste honetan bertan onar dezake ezkontza lege berria. Bere ibilbide osoan, sexu bereko ezkontzak baztertu ditu Angela Merkelek. Baina hauteskunde federalak izateko hiru hilabeteren faltan, 180 graduko bira eman du kantzilerrak. Eztabaida eskubideen eremura eraman behar dela dio, bikote heterosexual eta homosexualek balio berbera dutela eta bere diputatuek askatasuna izango dutela aurki Bundestagean ezkontzaren alde bozkatzeko.

Holanda izan zen ezkontza homosexuala arautzen lehena, 2000n. Azkenak Irlanda, Luxenburgo eta Eslovenia izan dira, 2015ean, eta Eslovenian herritarrek ezetz esan zioten erreferendum bidez.

Adopzioa 13 estatutan dago baimenduta. Lege zorrotzenak Europa ekialdean daude. Ezkontza eta adopzioak debekatuta daude Letonian, Estonian, Bulgarian, Txekiar Errepublikan, Hungarian eta Grezian.

Errumanian, Eslovakian eta Polonian ez daude baimenduta ezta batasun zibilak ere. Herrialde horietan dira, hain zuzen, ohikoago eta gogorragoak LGTBI komunitateko kideek jasaten dituzten jazarpenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Donostia Iruñea gaur Gizartea albisteak Gasteiz albisteak Homofobia Gaurko azken ordukoa Manifestazioak LGTBI