Gizartea -

Memoria historikoa

Nafarroak haur lapurtuak sartu ditu frankismoaren biktimen legearen barruan

Alderdi guztiek babestu dute legearen aldaketa, PPk izan ezik, abstenitu egin baita. Haur lapurtuen kasuen biktimak eta nortasun biologikoa bilatzen ari diren familiak hartzen ditu barnean.

Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak haur-lapurtuen biktimak frankismoaren biktimen legearen barruan sartzea adostu du. Haurrak lapurtu zizkieten familiak eta nortasun biologikoa bilatzen ari diren pertsonak barne hartzen ditu legeak.

Alderdi guztiek babestu dute legearen aldaketa, PPk izan ezik, abstenitu egin baita. Egindako kaltea konpontzea eta biktimek nortasun biologikoa ezagutu dezaten bideak irekitzea da aldaketaren helburua, frankismoko gainerako biktimen pare hartzearekin batera.

Aurreikusi dituzten neurrien artean, biktimen omenezko ekitaldi instituzional bat antolatu dute, Estatuari gertakari horiek iker ditzan eskatzeko eta Zigor Kodea alda dezan gizateriaren aurkako krimen gisa epaitu eta preskriba ez daitezen.

Era berean, haur lapurtuen errolda bat aurreikusten du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dokumentazio funtsarekin lan-hitzarmena eginda, eta adopzio irregular kasuak argitzea eta adopzioa onartu ez zuten ama biologikoak identifikatzea.

Helburu horrekin, 1936ko uztailaren 18tik 1978ko urtarrilaren 1era izandako adopzioen inguruko liburuak, adingabeen zaintzarekin zerikusia duten espedienteak edo mediku historiak dituzten erakundeei laguntza eskatuko diete. 1979 eta 1990 arteko biktimen kasuan, arauak aurreikusitakoari egokitzen diren edo ez ikusi beharko da.

Ezkerrak sustatu du ekimena, eta Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemosen babesa jaso du. 2013an ikerketa batzordeak ondorioztatu zuen ezin zela esan haur lapurtuen trama bat egon zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ume lapurtuak Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Nafarroako Parlamentua Frankismoa Nafarroako PP albisteak Giza eskubideen urraketak frankismoan