Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko batek bere bikotekidea hil du Kanaria Handian

Ustezko hiltzailea, 80 urteko gizonezko bat, atxilotu eta espetxeratu egin dute. Dirudienez, bikotekideak emandako kolpeengatik hil egin da 47 urteko emakumezkoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko emakumezko bat hil da larunbat honetan Kanaria Handian, 80 urteko bikotekideak emandako kolpeen ondorioz, Guardia Zibilak aditzera eman duenez. Ustezko hiltzailea atxilotu eta espetxeratu egin dute.

Erasoaren berri jaso dute ostiral honetako 00:45ean Kanarietako Gobernuaren larrialdietarako zerbitzuek. Udaltzaingoa eta medikuak Puerto Ricoko apartamentu-gune batean azaldu dira, Mogan udalerrian.

Biktima Arguineguin herriko osasun zentrora eraman dute, eta azkenean Kanaria Handiko Ospitalera bideratu dute, baina emakumezkoa hil egin da.

Moganeko udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu dute eta Guardia Zibileko egoitzara eraman. Indarkeria matxistarekin lotutako delitua eta agenteen aurkako atentatu delitua egotzi dizkiote atxilotuari.

------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Delituak Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Matxismoa Kanariak albisteak