Gizartea -

Istripua

Hiru zauritu Zornotzan, auto baten eta motozikleta baten arteko talkan

Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte hiru zaurituak –motozikletan zihoazen bi pertsonak eta autoko gidaria- hiru anbulantziatan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira gaur N-634 errepidean, Zornotzan (Bizkaia), auto batek eta motozikleta baten elkarren aurka talka egin ostean.

Segurtasun sailak Europa Press agentziari jakinarazi dionez, istripua 09:45ean gertatu da. Larrialdi zerbitzuak joan dira ezbeharraren tokira, eta errepidea eten dute bi noranzkoetan.

Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte hiru zaurituak –motorrean zihoazen bi pertsonak eta autoko gidaria- hiru anbulantziatan.

10:30ean, errei bat ireki dute; 11:00etan, berriz, guztiz zabaldu dute errepidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Albisteak