Gizartea -

Galdamesen

19 urteko txirrindulari bat larri zauritu da trafiko-istripu batean

Gainera, ia ordu berean, beste bi txirrindulari erori egin dira Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ospitaleetara eraman behar izan dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko txirrindulari bat larri zauritu da Galdamesen (Bizkaia), ibilgailu batekin trafiko-istripua izan ostean, Segurtasun Sailak aditzera eman duenez.

Ezbeharra BI-2701 errepidean jazo da, 12:09ak aldera, 23. kilometroan, Sopuertarako noranzkoan. Txirrindularia Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Gainera, ia ordu berean, beste bi txirrindulari erori egin dira Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ospitaleetara eraman behar izan dituzte.

Lehenengoa Gipuzkoan gertatu da, 11:50ean, GI-638 errepidean, Mutriku eta Deba artean. Txirrindularia Mendaroko ospitalera eraman dute.

Bigarren erorikoa BI-732 errepidean izan da, 12:24ean, Abadiñon, eta kasu horretan, Basurtuko ospitalera eraman dute zauritua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon