Gizartea -

Gertakaria

Adineko bi pertsona hilda topatu dituzte Zumaiako etxebizitza batean

Biktimak 76 eta 85 urteko gizon-emakumeak dira. Antza, egunak zeramatzaten hilda.

Zumaiako hildakoak EITB
Zumaiako hildakoak EITB
Bi gorpu aurkitu dituzte eguerdian Zumaiako etxe batean

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko bi lagunen hilotzak topatu dituzte Zumaiako etxebizitza batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

76 urteko gizonezkoa eta 85 urteko emakumezkoa dira hildakoak, anai-arrebak, antza. Etxeari zerion kiratsaren ondorioz aurkitu dituzte. Antza, egunak zeramatzaten hilda.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian gertakaria argitzeko, baina, oraingoz behintzat, ez dute indarkeria zantzurik topatu.

Hilotzak eguerdian topatu dituzte, 12:15ean, Itzurun kaleko etxebizitza batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Zumaia albisteak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitzen merkatua Euskadiko adinekoak