Beste kirolak -

San Migel goiaingerua eliza

Alberto Zerainen aldeko hileta elizkizuna Gasteizen egingo dute, ostiralean

Mendizalea aurreko astean hil zen Nanga Parbat zortzimilakoan, elur jausi batek harrapatuta.

Alberto Zerain
Alberto Zerain
Alberto Zerainen agurra

1:09

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Zerain mendizalearen aldeko hileta ostiralean egingo dute Gasteizko San Migel Goiaingerua elizan, 19:30ean. Mendizalea Nanga Parbat mendian hil zen, Mariano Galvan bere kidearekin (Argentinakoa) batera.

Hainbat tramite egin ondoren, mendizale arabarraren sendiak hileta egitea erabaki du alpinista agurtzeko eta, ziurrenik, mendiarekin lotutako hainbat kirolari eta pertsona ospetsu etorriko da.

Zerain aurreko astean hil zen 55 urte zituela, Nanga Parbat (8.125 metro) mendian, Mariano Galvan argentinarrarekin batera, elur jausi batek harrapatuta.

Larunbatean, ekainak 24, galdu zuten harremana alpinistekin eta, handik astebetera, Pakistango Armadako helikoptero batek baieztatu zuen Mazeno tontorretik gertu elur-jausia izan zela mendizaleak zeuden lekuan, eta ez zuten inor bizirik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Asia Pakistan azken ordukoa Non izan da elur-jausia gaur? Mendizaleen istripuak