Gizartea -

Gipuzkoa

Pertsona bat hil da Zestoan izandako zirkulazio istripu batean

Gainera, beste bat larri zauritu da. Lur orotarako ibilgailu batek eta auto batek talka egin dute GI-631 errepidean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat (70 urtekoa eta Zumaiako bizilaguna) hil da eta 53 urteko beste bat larri zauritu arratsalde honetan GI-631 errepidean, Zestoa (Gipuzkoa) parean, izandako zirkulazio istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

15:15ean, lur orotarako ibilgailu batek eta auto batek talka egin dute, eta, horren ondorioz, azken horren gidaria hil da. Lur orotako ibilgailuarena larri zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak zirkulazioa bideratu behar izan du, istripua izan den lekuan auto-ilera luzeak eratu baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen Zumaia albisteak Eguneko albisteak