Gizartea -

Bilbo

Jaioberri baten hilotza aurkitu dute Bilboko zabortegi batean

Instalazioko langileek goizeko 10:30 aldera jakinarazi dute jaioberri baten gorpua aurkitu dutela. Ertzaintzaren unitate zientifikoko eta ikerketa kriminaleko agenteek goiz osoa eman dute bertan.

Jaioberri bat hilda aurkitu dute dute Bilboko zabortegi batean

1:12

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko hiri hondakinen zabortegi batean haur jaio berri baten gorpua aurkitu dute langileek gaur goizean. Hilotza tratatu beharreko hondakinen artean zegoen, Arraiz mendian kokatuta dagoen Bilboko zabortegian, hasiera batean Artigaseko zabortegian izan dela zabaldu den arren.

Instalazioko langileek goizeko 10:30 aldera jakinarazi dute jaioberri baten gorpua aurkitu dutela. Ertzaintzaren unitate zientifikoko eta ikerketa kriminaleko agenteak bertan egon dira goiz osoan zehar.

Zabortegiko lanak eten egin dira Ertzaintza bertaratu denean, eta ikerketa bukatutakoan, langileek eguneroko jardunarekin jarraitu dute. Ordu biak aldera bukatu ditu Ertzaintzak bertan egin beharrekoak, eta gertakaria eragin duen egoeraren inguruko ikerketan lanean jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eguneko albisteak