Gizartea -

Genero indarkeria

Ehunka pertsona bildu dira Zarautzen, sexu erasoak salatzeko

Gaurtik hasita eta uda amaitu arte Ertzaintzaren presentzia handituko da  kaleetan, herritarrak "lasai" ibil daitezen, alkateak jakinarazi duenez.

Bederatzi egunetan izandako bigarren sexu erasoa salatu dute Zarautzen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat erakundeetako ordezkariek, alderdi politikoek eta ehunka herritarrek bat egin dute ostiral honetan Zarautzen, 17 urteko neskato batek ostegunean salatutako sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzean. Emakume horrek jarritako salaketaren arabera, goizaldean jasan zuen sexu erasoa, udalerri horretako hondartzaren inguruan. Bederatzi egun lehenago, Zarautzeko jaiak zirela, 16 urteko neskato batek sexu-erasoa salatu zuen.

Xabier Txurruka Zarauzko alkatea ?kezkatuta? agertu da gaur, hamar egun igaro ez direnean jada bi sexu eraso izan direla salatu dituztelako udalerrian. Hala, Udala eta herritarrak kezkatuta daudela berretsi du, ?udalerri lasaia? izan arren astebetean bi salaketa jarri dituztelako.

Ildo horretatik, joan den ostegunean Ertzaintzako arduradunekin batzarra izan zuela azaldu du. Bilera horretan, kalean segurtasuna bermatu ahal izateko neurriak indartzea erabaki zutela jakinarazi du.

Arrazoi horregatik, ?gaurtik hasita eta uda amaitu arte Ertzaintzaren presentzia handituko da herriko kaleetan; goizez, gauez, festak direnean edo gainontzeko egunotan ere emakumeak lasai ibil daitezen?, azaldu du alkateak.

Txurrukak azaldu duenez, egunotan izandako bi sexu erasoak jai-eremutik kanpo izan dira, erdigunetik kanpo. Gogora ekarri duenez, 16 urteko neskatoari gizonak lokal batean egin zion eraso. Ildo horretatik, ?indarkeria matxista toki pribatu edo publiko batean izan ez beti dela ez? nabarmendu du. Arrazoi horregatik, kalean segurtasuna bermatzea agintarien ardura dela esan du, eta, helburu horrekin, udan neurriak indartuko dituztela iragarri du.

Erantzunak

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ?gaitzespen irmoena? adierazi du bi sexu eraso horien aurrean, eta Emakunderen izenean babesa adierazi dio biktimari. ?Ez beti da ez. Hori da herritarren artean zabaldu nahi dugun mezua, guztiok barneratu behar duguna, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizartea eraiki nahi dugulako?, azpimarratu du Landaidak.

Bere iritziz, ?helburu hori lortzeko ezinbestekoa da herritar guztien inplikazioa?. Hala, ?berdintasunean oinarrituta eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizartea eraiki ahal izateko lanean jarraitu? beharra dagoela esan du.

Beste alde batetik, Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun arduradunak ere sexu erasoa irmo gaitzetsi du: ?Tamalez, beste elkarretaratze bat egin behar izan dugu Zarautzen, hamar egun igaro ez direla?.

?Indarkeria gizartean erroturik egotea? deitoratu du Elgarrestak, eta ?ez beti dela ez? argi uzteko ?manifestazioak eta elkarretaratzeak? guztiz egitea beharrezkoa dela gaineratu du. Azkenik, Landaidak bezala, biktima guztiei elkartasuna eta babesa adierazi die, eta gizarteak haiekin bat egiten duela ziurtatu du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Zarautz bideoak Gizartea Eguneko albisteak