Gizartea -

Araba

Ertzaintzako helikoptero batek txirrindulari bat erreskatatu du Kanpezun

Txirrindularia Gasteizko bizilaguna da, eta arnasa hartzeko zailtasunak zituen. Hori dela eta, ospitalera helikopteroz eramatea erabaki dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko txirrindulari bat erreskatatu du Ertzaintzako helikoptero batek larunbat honetan Kodeseko Mendilerroan, Kanpezun (Araba). Txirrindulariak, Gasteizko bizilagunak, arnasa hartzeko zailtasunak zituen, eta uneren batean konortea galtzera iritsi da.

Gizonezkoarekin zihoan lagunak SOS Deiak larrialdi zerbitzura deitu du, abisua emanez. Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzako teknikari batek hainbat zerbitzu mobilizatu ditu, tartean, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Taldearen helikoptero bat.

Txirrindularia zegoen zonaldea dela-eta, helikoptero batek erreskatatu du eta Kanpezuko Santa Cruzera eraman. Bertan anbulantzia baten barnealdean gizona artatu dute, eta osasun zentro batera eraman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Euskal mendiak bideoak Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Mendiko istripuak gaur SOS Deiak