Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

27 urteko gizon bat atxilotu dute Eibarren, sexu-erasoa egotzita

Ostiral goizaldean izan zen erasoa. Salaketaren arabera, gizona emakumeari atzetik hurbildu zitzaion, eta lurrera bota zuen. Lurrean zela, ukituak egin zizkion.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gizon bat atxilotu zuen, atzo, Ertzaintzak Eibarren, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Biktimak jarritako salaketaren arabera, ostiral goizaldean, etxera bidean zihoala egin zion erasoa.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizona emakumeari atzetik hurbildu zitzaion, eta lurrera bota zuen. Lurrean zela, ukituak egin zizkion. Emakumeak ihes egitea lortu zuen, eta portal baten barruan sartu zen.

Salaketa jarri ostean, emakumea ospitalera eraman zuten. Ertzaintzak atzo arratsaldean aurkitu zuen ustezko erasotzailea Eibarren bertan,  eta atxilotu egin zuten. Gaur deklaratuko du epailearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Eibar albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa