Gizartea -

Nafarroa

50 urtetik gorako jaurtigai bat aurkitu dute Erro ibaian

NA-2330 errepidea itxi dute, bi noranzkoan, arma bertatik atera bitartean. Agente espezializatuek kargarik gabeko jaurtigai suntsitu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urtetik gorako jaurtigai bat agertu da Erro ibaiaren barrenean (Nafarroa), Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Lehergaiak desaktibatzen aditu diren hainbat agentek arma hartu eta suntsitu dute. Jaurtigaia kargarik gabe zegoen, eta 75 mm-ko kalibrea eta 20 cm-ko luzeera duen artilleria-arma da.

NA-2330 errepidea itxi dute, bi noranzkoetan, arma eta horren hondarrak bertatik atera bitartean, eta bestelako segurtasun neurriak ere hartu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Albisteak Nafarroa Gizartea Gaurko azken orduko albistea