Gizartea -

Indarkeria matxista

Atxilotu bat Gasteizen, emakume bati jazarri eta gizon bat mehatxatzeagatik

Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, igande goizean gertatu zen erasoa, Zabalgana etorbideko ostalaritzak lokal batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, taberna bateko zerbitzari bat "jazarri eta iraintzeagatik" eta haren bikotekidea labanaz erasotzeagatik.

Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, igande goizeko hamaiketan gertatu zen erasoa, Zabalgana etorbideko ostalaritzako lokal batean.

Lekukoen testigantzari esker agenteek jakin zutenez, atxilotuak emakumea jazarri eta iraindu zuen, eta, ondorioz, tabernan zegoen haren bikotekideak kanpora atera zuen eta eztabaidan hasi ziren.

Gizonak labana bat atera zuen, eta mehatxu egin zion zerbitzariaren bikotekideari. Hala ere, ez zuen labanaz zauritzerik lortu. Azkenik, bertatik igarotzen ari ziren oinezko batzuek bi gizonezkoak bereizi zituzten, udaltzainak iritsi arte.

Informazioa jaso ostean, agenteek erasotzailea atxilotu zuten, labanaz mehatxu egitea leporatuta.

______________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Araba Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Zabalgana auzoa