Gizartea -

Nafarroa

3 urteko ume bat larri Villafrancan, etxeko istripu baten ondorioz

Haurra beirazko mahai batera igo da, eta hori haustean zauritu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urteko ume bat larri zauritu da Villafrancan (Nafarroa), etxeko istripu baten ondorioz.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 15:03an dei egin diete larrialdi zerbitzuei, ohartarazteko emakume bat laguntza eske zegoela kalean.

Deia egin zuen pertsonak azaldu duenez, emakume hori 3 urteko ume baten ama da, eta semeak sabelean ebaki sakona egin duela oihukatzen ari zen.

Foruzaingoa, osasun langileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eta helikoptero batek ospitalera eraman du umea.

Tuterako Polizia Judizialak egiaztatu duenez, umea beirazko mahai batera igo da, eta hori haustean zauritu da.

Une horretan, ama eta 1 eta 5 urteko bi anaia zeuden etxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaurko azken orduko albistea