Gizartea -

Hanburgoko disturbioak

Espetxeratu egin dute Hanburgoko istiluengatik atxilotutako bilbotarra

Poliziari botilak jaurtitzez akusatu dute 31 urteko bilbotarra.

Hamburgon atxilotutako gazte bilbotarra askatzearen aldeko kontzentrazioa. Argazkia: @ecuadoretxea
Argazkia: @ecuadoretxea
Hamburgon atxilotutako gazte bilbotarra askatzearen aldeko kontzentrazioa. Argazkia: @ecuadoretxea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hanburgon G20ren goi-bileraren kontrako istiluetan atxilotu zuten 31 urteko bilbotarra espetxeratu dute, beste gizon venezuelar batekin batera.

Nana Frombach Hanburgoko fiskalak EFEri adierazi dionez, iragan ostegunean, goi-bileraren bezperan, polizia agenteei botilak jaurtitzeaz akusatu dute bilbotarra.

Behin behineko espetxe zigorra jarri zion atzo Hanburgoko tribunal batek 51 pertsonako talde bati, Fiskaltzak eskatuta.

Atxilotu zituztenei egozten dizkien karguen artean ordena publikoaren haustea, hilketa saiakera eta erresistentzia eta lesio delituak daude, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak Alemania argazkiak Gizartea albisteak Albisteak