Gizartea -

Trafiko istripua

Hiru zauritu, Txorierriko korridorean lau autoren artean izandako istripuan

Bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu istripuak, Zamudio parean, Galdakaoko noranzkoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean, 8:00ak aldera, Txorierriko korridorean izandako istripuan. Ezbeharra Zamudio parean gertatu da, Galdakaoko noranzkoan. Lau autoren arteko talka izan da, Europa Pressek eta Segurtasun Sailak adierazi dutenaren arabera.

Hiru zaurituak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

9:30ean, bi kilometroko auto-ilarak zeuden N-637 errepideko puntuan.

Ezbeharra gertatu den errailean trafikoa eten egin dute, eta, bi orduren ostean, errepideak moztuta dirau. Segurtasun Sailak adierazi duenez, lanean ari dira zirkulazioaren ohiko erritmo “ahalik eta arinen” berreskuratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Gaurko azken orduko albistea Zamudio