Gizartea -

Haur pornografia

50 atxilotu 15 herrialdetan, haur pornografia WhatsApp bidez zabaltzeagatik

Atxiloketa horietatik 11 Estatu espainiarrean egin dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp bidezko haur pornografiaren aurkako nazioarteko polizia operazio baten baitan, 50 pertsona atxilotu dituzte 15 herrialdetan. Atxiloketa horietatik 11 Estatu espainiarrean egin dituzte.

Espainian autonomia erkidego hauetan egin dituzte atxiloketak: Madrilgo Erkidegoa (1), Katalunia (3), Andaluzia (3), Gaztela-Mantxa (1), Galizia (1), Valentziako Erkidegoa (1), Kanariak (1).

Horrez gain, beste 39 pertsona atxilotu dituzte 14 herrialdetan: zazpi Kolonbian, zazpi Bolivian, hiru Brasilen, lau Txilen, hiru Costa Rican, bi Dominikar Errepublikan, bi Guatemalan, bat Italian, bi Mexikon, bat Nikaraguan, bat Panaman, bi Paraguain, bi Uruguain eta bi Venezuelan.

WhatsAppeko esteka batetik abiatuta, haur pornografia elkar trukatzen zuten txat batera heldu ziren sarean lanean diharduten agenteak. Solasgune horretan parte hartzen zuten pedofilo guztiak gazteleraz hitz egiten den herrialdeetakoak ziren.

Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, sareak zabaldutako materialaren artean "inoiz" zabaldu gabeko irudiak eta bideoak zeuden. Hori dela eta, agenteak edukia aztertzen ari dira biktimen eta egileen identitatea argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Kataluniako albisteak WhatsApp nobedadeak Zer ari da gertatzen Europan? Espainia bideoak Mexiko bideoak Albisteak Gaur Albisteak Venezuela albisteak Kolonbiako albisteak gaur Madril Brasil albisteak Italia Txileko albisteak Galizia azken ordukoa Umeak Kanariak Sexu erasoak Valentziako Erkidegoa gaur