Gizartea -

Operazioa, zabalik

Hiru atxilotu Bizkaian, Lanbideri 124.000 euroko iruzurra egitea egotzita

Polizia Nazionalak egin ditu atxiloketak, susmagarriek enplegu zerbitzuari 124.423 euroko iruzurra egin diotelakoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Bizkaian Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari 124.423 euroko iruzurra egitea eta agiriak faltsutzea leporatuta. Ikerketak zabalik jarraitzen du, "gertatutakoa guztiz argitzeko".

Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, hiru atxilotuek Lanbide enpleguko zerbitzu publikoari ustez egindako iruzurra 124.243 eurokoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea