Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Sortuk kide bat kanporatu du emakumeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Ezker abertzaleko alderdiaren arabera, gizonak "engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazte biluzien argazkiak lortzeko".

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk iragarri du "militante ezagun bat" kanporatu dutela emakumeen aurkako gehiegikeriak leporatuta.

Prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, jaso dituzten lekukotzen eta datuen arabera, gizonak "engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazte biluzien argazkiak lortzeko", eta horretarako "hainbat alorretan militante ezaguna zela baliatu du".

Sortuk "erabat" salatu ditu gertakariak, eta berretsi du "zero tolerantzia" izango duela eraso sexisten aurrean "egilea eta larritasuna dena delakoa izanda ere".

Gainera, babesa helarazi die biktimei, eta eskura dituen baliabide guztiak eskaini dizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Tratu txarrak gaur Sorturen azken albisteak Alderdi politikoak Gizartea albisteak Albisteak