Gizartea -

Lan istripua

Langile bat zauritu da Ean izandako lan istripu batean

Langileak hainbat zauri ditu, horietako bat hanka batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da Eako enpresa batean izandako lan istripu batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 08:25ean gertatu da, Eako Olagorta auzoan.

Istripuaren tokira ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Langileak hainbat zauri ditu, horietako bat hanka batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Zer gertatu da Bizkaian? Lana berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak