Gizartea -
Riviera Maya (Mexiko)
Basauriko gizon bat hil da Riviera Mayako hondartza batean itota
Koinatuarekin uretan zegoela, korronte batek harrapatu zituen.
eitb.eus
Mexikon oporretan zegoen Basauriko gizon bat itota hil da Riviera Mayako hondartza batean. Ezbeharra uztailaren 7an gertatu zen, baina orain eman dute horren berri.
Biktima (44 urteko basauriarra) koinatuarekin sartu zen uretara, eta korronteak eraman zituen. Sorosleek gizonetako bat onik ateratzea lortu zuten, baina bestea ito egin zen. Familia gorpua Basaurira ekartzeko lanean ari da ordutik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea