Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute emakumeak aldageletan grabatzearren, Sestaon

Sestaoko eta Barakaldoko kirolegietako aldageletan irudiak grabatzea leporatzen diote, baina baliteke 29 urteko atxilotuak Basaurin, Arrigorriagan eta Zorrotzan (Bilbo) ere egin izana grabazioak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du Sestaon sakelako telefonoarekin aipatu udalerriko eta Barakaldoko kiroldegietako aldageletan emakumeak grabatzea leporatuta.

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, baliteke atxilotuak, asteartean atzeman eta epailearen aurretik igaro ostean libre geratu zenak, Portugaleteko, Basauriko, Arrigorriagako eta Zorrotzako (Bilbo) kiroldegietan ere egin izana grabazioak; hala, ikerketak irekita jarraitzen du.

Ertzaintzak apirilean ireki zuen ikerketa, bi neskak jarritako salaketaren ostean. Barakaldoko kiroldegiko nesken aldagelako komunean gizon bat ikusi zuten ezkutatuta, atearen azpialdetik sakelako telefonoarekin bideoak grabatzen.

Era berean, ekainean, Sestaoko kiroldegi bateko langileek gizon bat topatu zuten bi aldiz emakumezkoen aldageletan.

Ertzaintzak susmagarria identifikatu eta atxilotu egin zuen aurreko asteartean.

Ertzaintzak sakelako telefonoa eta 'pen drive' bat atzeman zizkion susmagarriari atxilotu zutenean, eta ordenagailu bat, hiru sakelako telefono eta hainbat memoria biltegi atzeman zizkion Bilboko etxebizitza bat miatu zutenean. Ertzaintzako zientzialariek aztertuko dituzte guztiak, epailearen esku utzi aurretik.

Gizona bitan identifikatu zuten iraganean eraikin publikoetako nesken komunetan sartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauriko berriak Indarkeria matxista Portugalete Sestao bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea