Gizartea -

Zirkulazioa

Kamioi bat trabatuta geratu da A-8aren zubi baten azpian, Barakaldon

Kamioiaren zamak zubia kolpatu du, eta ibilgailua ez aurrera ez atzera geratu da.

Kamioia, zubian trabatuta. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Kamioia, zubian trabatuta. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Kamioia, zubian trabatuta. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bat trabatuta geratu da ostegun honetan A-8 autobidearen zubi baten azpian, Barakaldon (Bizkaia), Sestaorako eta Max Center, Mega Park eta Carrefour merkataritza-zentroetarako irtenbidean.

Ertzaintzak azaldu duenez, istripua 13:50ean jazo da. Ordu horretan, kamioi baten zamak zubia kolpatu du, eta ibilgailua ez aurrera ez atzera geratu da.

Errepidea itxi behar izan dute Sestaorako noranzkoan, eta teknikariak eta suhiltzaileak kamioia handik nola atera aztertzen ari dira.

Baliteke A-8 autobidearen errei bat ere itxi behar izatea, garabiaren lana errazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak