Gizartea -

Huescarren

Gizon batek emaztea hil du aizkoraz, Granadan

Ondoren, bere buruaz beste egin du, urkatuta. Bikotearen alabak aurkitu ditu gorpuak, goizeko 9:00etan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

66 urteko emakumezko baten hilketa ikertzen dabil Guardia Zibila Huescarren (Granada). Ustez, senarrak (71 urte) erail du, aizkoraz, bere buruaz beste egin aurretik.

Goizeko 9:00etan aurkitu ditu gorpuak bikotearen alabak, senar-emazteen etxebizitzara joan denean.

Ikerketaren lehen zantsuen arabera, gizonezkoak emaztea hil du aizkoraz, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du, urkatuta.

 

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak Espainian Gizartea albisteak