Gizartea -

Indarkeria Matxista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Udalak “irmotasun osoz” gaitzetsi du Indautxun izandako eraso matxista hori. Era berean, bere “samina” agertu du eta babesa adierazi dio emakumeari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean, Bilboko Indautxu auzoan, bikotekideari eraso egitea leporatuta, Udalak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Erasoa ikusi zuen pertsona batek Udaltzaingora deitu zuen horren berri emateko. Hala, lekura hurbildu zen patruila batek gizonezkoa atxilotu zuen, indarkeria matxista delitua leporatuta. Emakumeak ez zuen salaketa jarri nahi izan.

Halaber, Bilboko Udalak “irmotasun osoz” gaitzetsi eta bere “samina” agertu du Indautxun izandako eraso matxistaren aurrean. Era berean, horrelako ekintzak arbuiatu eta ulertezintzat jo ditu. Gauzak horrela, babesa adierazi die emakumeari eta hasten gertukoei ere.

Udalak zabaldutako adierazpen horretan, edonolako eraso sexistak arbuiatzeko eskaera egin die hiritarrei, eta horien aurrean inolako tolerantziarik ez agertzera eta ekintza horiek zigorrik gabe ez uztera gonbidatu die. Hala, jarrera horiek salatu eta horien aurrean isilik ez geratzea eskatu du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Indarkeria matxista gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak