Gizartea -

Bizkaia

Sutea piztu da Arrigorriagako egur enpresa batean

Sua 04:00ak aldera piztu da. Suhiltzaileak enpresara bertaratu dira, eta, goizeko lehen ordurako, itzali dute. Ez da inor zauritu.

Egur enpresa eta suhiltzaileak lanean. Argazkia: Iker Salgado
Sutea piztu da Arrigorriagako lantegi batean

0:49

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrigorriaga udalerri bizkaitarrean dagoen egur enpresa batek su hartu du gaur, osteguna, goizaldean. Antza denez, baina, ez da inor zauritu.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dioenez, 04:00ak aldera jasotako dei bati esker izan dute larrialdi zerbitzuek gertatutakoaren berri, eta hainbat baliabide bidali dituzte bertara.

Bertaratu bezain pronto abiatu dituzte suhiltzaileek sua itzaltzeko lanak, eta, goizeko lehen orduan, erabat itzalita zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Suteak Gizartea Arrigorriaga bideoak