Gizartea -

Loiuko aireportua

Lufthansak hegaldi gehiago eskainiko ditu Loiu eta Munich artean

Horrez gain, azaroa eta martxoa bitartean, Frankfurterako 14 hegaldi gehiago izango dira astean.

Lufthansa konpainiaren hegazkin bat. Artxiboko argazkia: EFE
Lufthansa konpainiaren hegazkin bat. Artxiboko argazkia: EFE
Lufthansa konpainiaren hegazkin bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lufthansa hegazkin konpainia alemaniarrak jakinarazi du urriaren 29tik aurrera egunean zortzi aldiz lotuko dituela Loiuko aireportua eta Munich. Orain arte, sei hegaldi eskaintzen zituen egunean.

Era berean, 2017ko azaroa eta 2018ko martxoa bitartean, 14 hegaldi gehiago eskainiko ditu Frankfurt-Bilbo ibilbidean, nazioarteko loturak hobetzeko asmoz.

Aipatu hegaldietarako txartelak eskuragarri daude jada bidaia-agentzietan eta Lufthansaren webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Alemania argazkiak Gizartea albisteak Albisteak