Gizartea -

Isuria Zadorra ibaian

Aguraingo araztegiak egindako isurketa bat aztertzen ari da URA agentzia

Sarrerako ponpaketan gertatutako akats batengatik gertatu da isuria. Antza denez, instalazioaren titularrak ez zuen hutsegitea antzeman.

Zadorra ibaia kutsatuta dago Agurain parean araztegia zaharkituta dagoelako

1:53

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aguraingo araztegitik Zadorra ibaira kontrolatu gabe eta tratatu gabe egindako hondakin-uren isurketa ikertzen ari da URA Uraren Euskal Agentzia.

Isuria atzo gertatu zen, URAren arabera, sarrerako ponpaketan gertatutako akats batengatik. Antza denez, instalazioaren titularrak ez zuen hutsegitea atzeman eta, ondorioz, tratatu gabeko isurketa gertatu zen, aurretik araztegira bideratzeko beharrezko urratsa igaro gabe.

Isurketa atzemandakoan, segurtasun protokoloa aktibatu zuten. Halaber, URAko ikuskaria bertaratu eta laginak hartu zituen.

Gertatutakoa argitzeko ikerketa egin ondoren, kontrolatu gabeko isurketa gehiago ez izateko, ponpaketa eta araztegi azpiegituren kontrola hobetzeko neurriak hartu ala ez erabakiko dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea bideoak Agurain bideoak Albisteak Ingurumena albisteak Ibaiak Kutsadura gaur