Gizartea -

Gerra Zibila

Onartu egin dute Durangoko bonbardaketagatik sartutako kereila

Epaileak ikerketa abiatu du 300 hildako baino gehiago utzi zituzten bonbardaketan parte hartu zuten hegazkinlariei gerra krimenak eta gizateriaren aurkako delituak egotzi diezazkiekeen argitzeko.

Durangoko bonbardaketa. Argazkia: Turismodurango.net
Durangoko bonbardaketa. Argazkia: Turismodurango.net
Durangoko bonbardaketa. Argazkia: Turismodurango.net

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko epaile batek ikerketa abiatu du 300 hildako baino gehiago utzi zituzten bonbardaketan parte hartu zuten hegazkinlariei gerra krimenak eta gizateriaren aurkako delituak egotzi diezazkiekeen argitzeko. Izan ere, Durangoko Justizia Auzitegiko epaileak tramitera onartu du bertako Udalak jarritako kereila. 1937ko martxoan eta apirilean bonbardatu zuten Durango.

Epaileak autoan azaldu duenez, Durangoko Udalak aurkeztutako kereilan gizateriaren kontrako delituak, gerra krimenak eta pertsonen aurkako delituak agertzen dira, eta, horren aurrean, behar diren izapide guztiak bideratzeko erabakia hartu du.

Kereilan, Jon Irazabal historialariaren ikerketa bat hartzen da oinarri, bertan baitaude jasota bonbardaketetan parte hartu zuten militarren izenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Epaiketak Gizartea Durango albisteak Gaurko azken ordukoa Frankismoa albisteak Memoria Historikoa