Gizartea -

Giza krisia

EAEk 34 errefuxiatu hartu ditu, eta gehiago hartuko ditu aurrerago

Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak adostutako programa baten arabera, udan 50 bat errefuxiatu etortzea aurreikusten du.

Errefuxiatuak. Argazkia: EITB
Errefuxiatuak. Argazkia: EITB
Errefuxiatuak. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mediterraneoko giza krisiaren ondorioz, 34 errefuxiatu iritsi dira EAEra, erkidegora errefuxiatu gehiago ekartzeko programa pilotu baten baitan.

Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak adostutako programak udan 50 bat errefuxiatu etortzea aurreikusten du.

Hala, Jaurlaritzako iturrietatik azaldu dutenez, datozen bi hilabeteotan 34 pertsona gehiago iritsiko dira ekimen honen baitan, eta aldundiak eta udalak ere ari dira horretan parte hartzen.

Lehenengo 34 errefuxiatuak Libanotik iritsi dira, baina Jaurlaritzak ez du horiei buruzko informazio gehiago emango, horiei zor zaien "errespetuagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua bideoak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Errefuxiatuak