Gizartea -

Ezbeharra

Emakume bat hil da Iruñean, zebra-bide batean auto batek harrapatuta

Ezbeharra Arrotxapea auzoko Marcelo Celayeta kalean jazo da, semaforoz araututako pasagune batean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita hamabost urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean Iruñean, oinezkoentzako pasagune batean auto batek harrapatuta.

Biktima ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.

Ezbeharra 13:45ean jazo da, Arrotxapea auzoko Marcelo Celayeta kalean, semaforoz araututako pasagune batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Iruñeko argazkiak Gaurko albisteak Nafarroan Gaurko azken orduko albistea