Gizartea -

Ezbeharra

Bost zauritu Getxon, Aixerrotako paella lehiaketan izandako leherketan

Bost zaurituek erredurak egin dituzte, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte artatzera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira bost lagun zauritu dira Getxon, Aixerrotan urtero egiten den paella lehiaketan parte hartzeko asmoz piztutako su batean eztanda izanda.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, norbaitek kerosenoa jaurti du sutara, horrek sugar handia eragin du, eta inguruan zeuden hainbat lagun zauritu dira.

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, bost neska zauritu dira, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte artatzera. Zaurituetako batek zauri larriak ditu.

Gaurko egunez Getxoko Aixerrotan milaka pertsona biltzen dira paellak prestatu eta bertan antolatzen den lehiaketan parte hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Suteak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa