Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Arrasaten bikotekide ohiari eraso egiteagatik

San Andres auzoan jazo zen erasoa, atzo goizean. Ustezko erasotzailea, 34 urtekoa, atxilotu egin du Ertzaintzak.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Arrasaten (Gipuzkoa) bikotekide ohiari eraso egitea egotzita, Segurtasun Sailak EFE albiste agentziari jakinarazi dionez.

San Andres auzoan igande goizean jazo zen erasoa. Biktimak salaketa aurkeztu du, eta, horren ondotik atxilotu dute ustezko erasotzailea, 34 urteko gizonezkoa.

Emakumeak hematomak zituen aurpegian, eta Debagoineko Ospitalera eraman behar izan zuten.

-----

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gaurko albisteak Gipuzkoa Arrasate bideoak Gizartea Albisteak