Gizartea -

'Soule' operazioa

Villarri espedientea zabaldu dio Kirol Auzitegi Administratiboak

Aho batez hartutako erabakia ezinbestekoa da Espainiako Futbol Federazioaren presidentea gaitasungabetzeko.

Villar, atxilotu zuten egunean. EFE
Angel Maria Villar, atxilotuta. EFE
Villar, atxilotu zuten egunean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kirol Auzitegi Administratiboak diziplina-espedientea zabaldu du Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioaren presidentearen kontra. Villar espetxean da uztailaren 20tik, hainbat delitu egotzita.

Espainiako Kirol Batzorde Gorenak hala eskatuta, Kirol Auzitegi Administratiboko kideak goizean bildu dira, eta aho batez hartu dute erabakia. Espainiako Futbol Federazioaren presidentea gaitasungabetzeko ezinbestekoa da izapide hau. Kirol Batzorde Gorenari dagokio hori ezartzea, eta bihar da biltzekoa.

"Gaitasungabetzea ezartzeko espedientea egon behar du. Epailearen autoa aintzat hartu du Kirol Auzitegi Administratiboak, eta zigor arloan ez ezik diziplina arloan ere bada nahikoa arrazoi pertsona horiek faltaren bat egin dutela pentsatzeko", azaldu du Enrique Arnaldo Auzitegiko presidenteak 30 minutu eskas iraun duen bileraren ondotik.

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak hainbat delitu egotzi dizkio Villarri berari, haren seme Gorkari eta Juan Padron Federazioko presidenteorde lehenari. Honakoak:  administrazio desleiala, iruzurra, dokumentuak faltsutzea eta partikularren arteko ustelkeria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola albisteak Delituak bideoak Gizartea albisteak Ustelkeria politikoa gaur