Gizartea -

Indarkeria matxista

12 urteko zigorra, emakume bat bortxatu eta tratu txarrak emateagatik

Epaiaren arabera, 2015eko urtarrilaren 11n, akusatuak bikotekide ohia bortxatu egin zuen, labanaz mehatxu egin ostean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiak 12 urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizonezko bati, bikotekideari tratu txarrak emateagatik eta harremana eten ostean bortxatu izanagatik.

Horrez gain, 38 urteko gizonezkoak 15.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio eta datozen 23 urtetan galarazita izango du biktimarengana hurbiltzea edo harekin harremanetan jartzea.

Ebazpenaren arabera, umetatik elkar ezagutzen ziren eta neskak 19 urte zituenean hasi ziren elkarrekin bizitzen.

2008an Iruñera etorri ziren Iruñera eta ordutik aurrera gizonezkoak "jarrera biolentoa" erakutsi zuen.

Egoerak okerrera egin zuen 2010ean umea izan zutenean. Semeak bere antza ez zuela esanez, gizonak ez zuen bere aitatasuna onartzen. Haurra jaio zenetik bikotekidea iraintzen, gutxiesten eta mehatxatzen aritu zen. Eta behin hil egingo zuela esan zion: "Hil egingo zaitut, burua moztu eta su emango dizut".

Horrez gain, emakumezkoaren sakelako telefonoa kontrolatzen zuen, baita nora joaten zen eta norekin egoten zen ere. Hori gutxi ez eta, zenbat diru erabili zezakeen ere agintzen zion.

Harremana amaitutzat eman zuten, baina elkarrekin bizitzen segitu zuten, emakumeak ez zuelako ahalmen ekonomiko nahikorik semea bere kabuz zaintzeko eta etxebizitzaren gastuak ordaintzeko.

Bortxaketa 2015eko urtarrilaren 11n gertatu zen. Gizonezkoa labanaz mehatxu egin zion eta bortxatu egin zuen. 10 urteko espetxealdia ezarri dio epaileak horregatik.

Beste bi urteko kartzela-zigorra ere ezarri dio, hainbat urtez jarraian bikotekideari tratu txarrak emateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Indarkeria matxista Espainian Nafarroa gaur Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea