Gizartea -

Taldeen arteko Akordioa

Kongresuak indarkeria matxistaren aurkako itunaren oinarriak adostu ditu

200 neurri onartu eta 1.000 milioi euro bideratuko dituzte datozen bost urteetarako, arazo sozial horren aurkako borroka indartzeko helburuarekin.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko taldeek indarkeria matxistaren aurkako Estatu Itunaren oinarriak adostu dituzte astelehen honetan. Hain zuzen ere, 200 neurri eta 1.000 milioi euroko inbertsioak hitzartu dituzte datozen bost urteetarako, arazo sozial horri aurre egiteko.

Taldeek hainbat gomendi adostu dituzte arlo askotan: prebentzioa, biktimen arreta, adingabeen babesa, eragileak sortzea bultzatu eta errealitate horren inguruko informazioa areagotu.

Besteak beste, tratu txarrak eman dituen aita bati seme-alabek egin diezazkioketen bisitak arautuko dituzte, indarkeria matxista izan den kasuetan.

Horrez gain, salaketarik aurkeztu ez duten emakumeak babestu, lagundu eta identifikatzeko arreta sistema berregituratu egingo dute, beste proposamen baten arabera.

Alderdiek, halaber, erabaki dute ez dela salaketa jartzea beharrezkoa izango, besteak beste, zerbitzu juridikoak, babes neurriak eta aholkularitza jasotzeko.

Tratu txarren biktima izateko, hainbat modu izango dira: legeak aurreikusten dituen edonolako tratu txarrak jasotzen dituzten epaien bidez, indarrean dagoen babes neurri edo neurri hori ezarri duen edozein ebazpen judizialaren bidez, baita fiskalaren, poliziaren, medikuen edo psikologoen txosten baten bidez ere.

Emakumeari laguntzeko sistema aktibatu eta, horrela, babes faltan ez egoteko, babes unitateak eratzea proposatu dute. Horiek herri mailan jardungo dira, behin betiko arreta, berehalako esku-hartzea eta prestazioaren espezializazioan oinarrituak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Tratu txarrak gaur Espainia Gizartea albisteak Eguneko albisteak