Gizartea -

ERRESUMA BATUA

Euskara, BBCren webguneko erreportaje baten protagonista

Besteak beste, euskaldunek hizkuntza bizirik mantentzeko egindako lana goraipatzen du Annita Bitong kazetariak, batez ere frankismoaren garaian erabiltzea debekatuta egon zenean.

Euskara, mintzagai BBCren webgunean.
Euskara, mintzagai BBCren webgunean.
Euskara, mintzagai BBCren webgunean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskarari buruzko artikulu luze eta mamitsua argitaratu du Erresuma Batuko telebista publikoaren webguneak. Horretarako, Pello Salaburu Euskara Institutuaren zuzendari eta Euskaltzaindiko kide dena elkarrizketatu dute.

Horrenbestez, The Mysterious Origins of the Europe's Oldest Language ('Europako hizkuntza zaharrenaren misterioa') izenburupean, besteak beste, euskaldunek hizkuntza bizirik mantentzeko egindako lana goraipatzen du Annita Bitong kazetariak, batez ere frankismoaren garaian erabiltzea debekatuta egon zenean. Horrez gain, udan bisitatzeko zenbait leku ere gomendatzen ditu, Getaria eta Bilbo, kasu.

Aipatu artikulua BBCren webguneko bidaiarientzako sailean (Travel) irakur daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Albiste xelebreak gaur Nazioartea Erresuma Batua albisteak Gizartea albisteak Kultura Albisteak