Gizartea -

JAZOERA

Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Gorpua ur gainean zegoen, eta 09:15 inguruan ikusi dute, San Anton zubi parean.

Bilboko suhiltzaileak hilotzaren erreskate lanetan. Argazkia: @BomberosBilbao
Bilboko suhiltzaileak hilotzaren erreskate lanetan. Argazkia: @BomberosBilbao
Bilboko suhiltzaileak hilotzaren erreskate lanetan. Argazkia: @BomberosBilbao

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute ostiral honetan Bilboko itsasadarreko ur gainean, San Anton zubiaren parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 09:15 aldera jakinarazi diote Ertzaintzari, abisu baten bidez, hilotz bat zegoela Bilboko itsasadarrean.

Bilboko suhiltzaileek 10:00ak aldera bukatu dituzte gorpua uretatik ateratzeko lanak.

Segurtasun Sailak adierazi duenez, 42 urteko Bilboko bizilagun batena da hilotza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Itsasadarra Bilbao Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Eguneko albisteak